2003ko Galesko Biltzar Nazionalerako hauteskundeak

1999
2007
2003ko Galesko Biltzar Nazionalerako
hauteskundeak
2003ko maiatzaren 1a
Galesko Biltzar Nazionaleko 60 eserlekuak
31 eserleku gehiengo osorako
Parte-hartzea
%38,2
%7,8
Galesko Alderdi Laborista
Rhodri Morgan
Barruti bozak 340.535 %40,0 2,4
Eskualde bozak 310.658 %36,6 1,2
Eserlekuak 30 2
Plaid Cymru
Ieuan Wyn Jones
Barruti bozak 180.185 %21,2 7,2
Eskualde bozak 167.653 %19,7 10,8
Eserlekuak 12 5
Galesko Alderdi Kontserbadorea
Nick Bourne
Barruti bozak 169.842 %19,9 4,1
Eskualde bozak 162.725 %19,2 2,7
Eserlekuak 11 2
Galesko Liberal Demokratak
Michael German
Barruti bozak 120.250 %14,1 0,6
Eskualde bozak 108.013 %12,7 0,2
Eserlekuak 6 =
Ezkerrean barruti bakoitzeko alderdi irabazlea ikus daiteke.
Eskuinean eskualde bakoitzeko zerrenda bozen bidez
hautatutako biltzarkideak ikus daitezke.
Lehen Ministroa
hauteskundeen aurretik:
Hautaturiko
Lehen Ministroa:
Rhodri Morgan
Laborista
Rhodri Morgan
Laborista

2003ko Galesko Biltzar Nazionalerako hauteskundeak urte bereko maiatzaren 1ean izan ziren, eta Galesko Biltzar Nazionalerako bigarren hauteskundeak izan ziren. Hauteskunde horien bidez Biltzar Nazionalaren II. legealdiko 60 biltzarkideak hautatu ziren, zeinetatik 40k hautesbarruti bana ordezkatzen zuten.

Hauteskundeen parte-hartzea %38,2ra murriztu zen. Alderdi Laboristak gora egin zuen barrutietan zein eskualdetan, eta 30 eserleku eskuratu zituen, gehiengo osotik eserleku bakar batera geratuz. Ondorioz koaliziorik osatu gabe beraien kabuz gobernatzea erabaki zuten. Bestalde, Plaid Cymruk sostengua galdu zuen herrialdean zehar eta 5 eserleku gutxiago eskuratu zituen, baina Alderdi Kontserbadorearen aurretik mantentzea lortu zuen.

Aurreko legealdian Alderdi Laboristatik kanpo geratu zen John Marek Biltzarreko mahaiburuak (galesez LLywydd) "John Marek Alderdi Independentea" eratu zuen, eta berriz ere mahaiburu izendatua izan zen.

Hautatutako 60 biltzarkideetatik 30 emakumezkoak eta 30 gizonezkoak izan ziren.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search